Ongi Etorri Radio Paradise IRRATIA EUSKADI MIAMI Tortura Latzak Jaso Zituela Salatu Du Pablo Rodriguezen herrenka sartu zen aretoan, izter batean min handia zuela. Deklarazioa negarrez egin du. Tortura latzak jaso zituela salatu du. Besteak beste, mahai baten gainean jarri eta makila bat uzkitik sartu ziotela esan du; mehatxu ugari egin zizkiotela, 'I wish I never came here' eta tankerakoak; 'pistola' askotan egin ziotela; manta batean bildu eta kolpatu egiten zutela; okadak irentsarazi zizkiotela; pistola buruan jarri eta balarik gabe tiro egiten ziotela; izerditan blai zela, izotz koskorrak edo oso ur hotza botatzen zizkiotela...
Nola da posible gizaki batek beste bati halako egoera batetik pasaraztea? Hori guztia egin diotenak etxera joaterakoen, beren semeei aurpegia begiratzean eta zer moduz eguna galdetzean, zer ote dute erantzuten? ohera joatean eta eguna errepasatzean zein ote da erabiltzen duten justifikazioa? Nola bizi daiteke pertsona bat, barren barreneraino mindu duzunean, nola bizitzari aurre egin mutil gazte bati ilusioa kendu diozunean? Orain nazka, ezintasuna eta amorrua, amorrua hitz haundi eta larrietan sentitzen dut. Mina eta ezinegona. Baina batez ere gorrotoa. Gorrotoa, hau guztia gelditzeko ezer egiten ez dionari, bere burua konbenzitzen duena hau guztia asmakizuna besterik ez izatea ulertzeko. Horiek guztiak torturatzaileak baino erantzunkizun handiagoa daukate gerra honetan. Gure eskuetan dago eta ez beste inorenetan torturari amaiera ematea. Azken finean torturatzaileak bere lana baino ez dute betetzen. Guardi zibila, fiskalak, medikuak, epaileak... horiek guztiak ondo asko dakite zer egiten duten. Eta gaur, minduta ta suminduta, barka nazazue baina haientzat, tortura babesten duten horiek guztiontzat, heriotza baino ez diet desiatzen. Eta hala bedi. Bye Bye America, land of violence and hate.
|
|